entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Entzun!/Bonberenea ekintzak 2016-04-05

Humus taldeak 'Adorez' izenburuko disko txikia argitaratuko du aurki

Lau kantu izango ditu

EParen azala. EParen azala.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Hiruko tolosarra sustraietara bueltatu da, gordin


Saurius (Bonberenea Ekintzak, 2013) diskoarekin burututako 40 kontzertutik gorako bira luzearen ostean, Adorez izeneko EPa aurkeztuko du aurki Tolosako Humus taldeak. Lau abestik osatzen dute lan berria. 2016ko otsailean grabatu zuten Karlos Osinagaren gidaritzapean.

Humus sustraietara bueltatu ez ezik, hasierako formatura itzuli da, hau da, power trio bezala ezaguna den hirukotera: Natalia (ahotsa eta baxua), Mantxi (gitarra) eta Aritz (bateria). Bonberenea Ekintzak-en esanetan, "proposamen gordina dakarte oraingoan, taldekideek zuzenekoetan transmititzen dakiten indarra eta intentsitatea estudioko lanean islatuz. Eurek dioten bezala, eszenatokia da bere tokia eta Adorez bertara eramateko gogo handiekin datoz".


KANTU ZERRENDA
1. Hemen gelditzen da
2. Gorde
3. Adorez
4. Dutenari begira

Adorez
EP-CD formatuan ikusiko du argia Bonberenea Ekintzak zigiluarekin.
Diseinua Tzesne artista grafikoak burutu du.
bidali zure berria Bidali zure berria
Kontaktua

Humusinside@gmail.com
Mantxi: 656 726 164

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.