entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2011-11-23

Harrobia Zuzen kontzertu programa bueltan da

Anai Arrebak taldeak lehen lanaren aurkezpen galaktikoa egingo du, denboraldiko lehen emanaldian

Anai Arrebak taldea Anai Arrebak taldea

Anai Arrebak

Anai Arrebak
Lotura erlazionatuak
Larunbat honetan, azaroak 26, abiatuko da Harrobia Zuzen kontzertu programaren bigarren denboraldia. Pasai Donibaneko Anai Arrebak taldeak kontzertua eskainiko du Donostiako Doka Kafe Antzokian. Boskoteak atera berri duen bost kantuz osaturiko lanaren aurkezpen galaktikoa egingo du.

Euskal Herriko musika eszena sustatzea helburu duen egitasmoa Harrobia Lantzen musika ekimenak sortu zuen. Pasa den denboraldian, bost kontzertu antolatu zituzten. Horiek denak, Donostiako Doka Kafe Antzokian. Bigarrenean ere, topagunea eta helburua berbera izango da.

Hasteko, Anai Arrebak

Eskarmenturik badute. Bitxiak dira eta bitxikeriak gustuko dituzte. Anai Arrebak taldea, besteak beste, Naizroxa, Trigger Travis eta Xikinkei taldeetan ibilitako musikariek osatzen dute. Proposamena, berriz, aipaturikoen oso bestelakoa da. Disco, pop, punk eta rock doinu dantzagarriak gustuko dituzte, eta zuzenean ederki moldatzen dira. Gregorio Galvez irrati esatariak horrela deskribatu du taldea:
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.