entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2010-06-20

Kontuz! Goizalde surrealistak! Kontuz! Goizalde surrealistak!

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Goizalde surrelistak Surfin Kaos hirukoaren lan berria da; laugarrena, lehen maketa kontutan hartuz. Disko zuzena eta askotarikoa da, Motorhead-en gitarra hiltzaileetatik soul doinuen goxotasunera doana, eta hau iritzia emateko lekua ez bada, aurrerapauso polita eman dute donostiarrek lan honekin.

2002ko urtarrilean jaio zen Surfin Kaos talde donostiarra. Koldo Soretek (kitarra eta ahotsa), Dabid Gilek (baxua) eta Ibon Etxebestek (bateria) osatzen dute taldea. Rocka, punk&rolla eta 60 eta 70. hamarkadetako rocka jorratzeko elkartu ziren. Eta horretan darraite.
Beren orain arteko ibilbideko lanik interesanteena sinatu dute berriki, Goizalde surrealistak, askotariko doinuak biltzen dituen lehergailua: rock&rolla, rock gogorra eta punk rocka, non soula, surfa eta psikodelia falta ez diren.

DISKOGRAFIA
Lehenengo lanak 2003ko urrian ikusi zuen argia, Surfin kaos.
Bi urtetan zehar jotzen ibili ondoren, Euskalerrian Euskaraz-erako kantua egin zuten, 25 urte eta gero... Euskalherrian euskaraz eta 2005eko ekainean Bizzionbizzi disko berria iritsi zen Oihuka diskoetxearen eskutik.
Kontzertu askoren ondoren 3. lana izan zena iritsi zen Tryphyllon. Gaztelupeko Hotsak-ekin egin zuten lan berri hau.
2010 honetarako lan berria datorkigu, Goizalde Surrealistak. Azken lan hau Brian
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.