Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Tryphyllon (Gaztelupeko Hotsak, 2007) da Surfin Kaosen disko berria. Hirusta esan nahi du grekeraz eta lan berri honetan doinu garbiagoa erakusten badute ere, letra gogor eta batez ere gordinagoak datoz. AEBetako banda klasikoen eraginean babestuta, taldeak kantu sendoak erakusten dizkigu, energiaz eta psikodelia puntu batez osatuak. Koldo Soret izan dugu telefonoaren beste aldean kantu berriei buruz hitz egiten.
Denboraldi batez isilik egon ostean itzuli zarete. Zer aurkitu duzue bueltan?
Zuzenean jo gabe egon gara baina lanean jarraitu dugu. Hasi ginenetik gelditu gabe aritu gara eta diskoa prestatu eta grabatzeko egin genuen etenaldia. Bueltan berriz ere martxa hartu dugu, ez dugu ezer berezirik aurkitu.
San Frantziskon (AEB) izan zinen denboraldi batez. Ez dakit diskoa markatu duen baina nabari da disko berrian eraginak aldatu direla eta AEBetara begira jarri zaretela.
Izan daiteke. Bizitzan izaten dituzun esperientziek gero sormenean eragina izaten dute eta nik uste dut eragina izan dutela musikalki eta baita diseinu eta irudiari begira ere.
Disko berria Baztango Zubieta baserrian grabatu duzue Urko Aranbururekin (Kashbad, Sorkun). Zer bilatu duzue estudiotik ihes egin eta horrela lan egitean?
Denboraz lasai ibiltzea nahi genuen. Estudio batean zaudenean orduei begira ibiltzen zara orduko ordaintzen delako. Ordutegi bat ere jarraitu beharra dago. Oraingoan ordutegia horren zorrotza ez izatea nahi genuen: grabatzen hasi eta aspertu edo nekatu arte egon. Gainera, frogak egiteko aukera gehiago eman digu horrela lan egiteak. Apustua izan da gauzak gure erara egiteko eta soinuarekin asko jolasteko aukera eman digu.
Soinuari begira jarrita 70eko hamarkadara begira jarri zarete nahiz eta 60ko psikodelia ere islatu duzuen.
Hori da bilatzen genuena, gitarrak horrenbeste distortsiorekin sartu beharrean garbiagoak izatea. Hori bilatu dugu gainera: 70eko hamarkadako soinua imitatzea nahiz eta gaur egungo diskoa den eta soinu modernoa ere erakusten duen.
Kolaborazio ugari dituen diskoa da hau.
Nahiko naturala izan da. Ez da aurretik bilatu eta prestatutako zerbait izan. Dena momentuan sortu da. Kandarekin adibidez, argi genuen abestu duen kantuan zati bat abestuko zuela; Oneke Abrego grabaketan geundela bisitan etorri zen eta momentuan sortu zen berak abesten duen zatia kantatzearena. Chico Boomekoa teklatuak behar genituelako sortu zen. Ferminena grabaketako momentuan sortutako kontua izan zen, dena oso naturala izan da beraz. Fernando Saporekin aspaldiko harremana daukagu eta hortik sortu zen.
Zuen ibilbide musikalean eragin duten musikariak dira asko.
Gaztetatik miretsi ditugun musikariak dira: Bap!!, Kortatu