entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
RAFA CABEZA 2004-02-02

SURFIN KAOS rockzale amorratuak

Surfin Kaos donostiarrak Surfin Kaos donostiarrak
Duela lau bat urte hasi ziren Intxaurrondoko gaztetxean elkartzen musika egin, pixka bat mozkortu eta ondo pasatzeko asmoarekin. Edozer gauza jotzen zuten. Bertsioren bat, buruan zuten zati berriren bat... Denbora joan ahala kantu batzuk bildu eta lotsagabe, zuzenekoak emateari ekin zioten. Horrela jaio zen gaur egun hemendik dugun talde bihurriena. Surfin Kaos. Koldok erantzun digu galdera saldoa.


Nola gogoratzen dituzu hastapenak?

Denbora pasatzeko elkartzen ginen. Instrumentuak gure artean aldatzen genituen ondo pasatzeko. Edozer gauza jotzen genuen, bertsioak...

Eta serioago hartzen noiz hasi zineten?

Beno, nik ideia batzuk eramaten nituen etxetik eta gero bakoitzak bere ukitua ematen zion. Lokalean maketa bat egin genuen eta beranduago orain atera dugun hau.

Apal-apal maketak grabatzen hasi zineten... diskoetxeei alergia?

Hasieran, diskoetxeekin zerbait aterako balitz guretzat hobeto izango zela pentsatzen genuen. Baina azkenean, dena martxan jarri genuenean guk egitea erabaki genuen.

Aterik jo gabe...

Aterik jo gabe.

Hitz egidazu zuen autoekoizpen honi buruz.

Haritz Harreguy-rekin grabatu genuen Garate baserrian. Lokaletik dena ondo prestatuta eraman genuen eta Haritzek berak sartutako gitarra batzuez aparte, zuzenean egiten duguna da entzuten dena.

Grabazio azkarra izan zen ezta? Hala nahi zenutelako?

Egoteagatik denbora gehiago egongo ginen, baina guk ordaindu behar genuen eta azkarra izatea nahi genuen. Egun batean bateriak, bestean baxuak eta azkenik gitarrak eta ahotsak. Lau egunetan di-da! Ia dena lehenengoan grabatu genuen.

Horrek ere ematen dio taldeari freskotasun bat, ezta?

Bai. Baietz uste dut. Azken finean dena perfektu, mila aldiz egiten saiatzen bazara freskotasunaren kaltetan da. Badaude ahots batzuk berriro grabatuko nituzkeenak baina momentuan pasatzen uzten dituzu eta horrela gelditu da. Ez dago akats handirik hala ere. Askotan hilabete bat sartzen zara estudioan eta amaitu ezina izaten da. Niretzako grabaketa hau oso ondo joan da. Orain arte egin ditudan grabazioetatik errazena izan da. Ez da batere astuna izan. Batzutan ez dago desberdintasun handirik lau egunetan egindako grabaketa baten, eta bi edo zazpi hilabetetan buruturikoaren artean. Oso gustura gaude.

Maketan sartu duzuen bideoklipak hautsak harrotu ditu!

I
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.