Donostiako Piratek 6. musika lehiaketa antolatu dute.
Donostia eta inguruetako talde gazteek edo hasiberriek Donostiako Aste Nagusian merezi duten
lekua eskaintzeko asmoarekin sortu zen ekimen hau duela sei urte.
Donostiako Piratek urtero antolatzen duten musika lehiaketa martxan da. Aurreko urteetako esperientzia ona, urtero izaten duen
harrera ezin hobea eta parte hartze zabala ikusirik, aurten ere musika
lehiaketa antolatzea erabaki dute. Dagoeneko irekita dago parte hartzeko epea.
:: OINARRIAK ::
> Donostia eta inguruetako musika taldeei zuzendua (Oarsoaldea:
Pasaia,
Errenteria-Orereta, Lezo eta Oiartzun; eta Buruntzaldea:
Andoain, Hernani, Astigarraga,
Usurbil eta Lasarte-Oria).
> Maketa edo disko auto-ekoiztu bat (gehienez) argitaratu duten
taldeek parte
har dezakete. Hasiberriei dago zuzendua ekimena.
> Musika estilo bereizketarik ez da egingo, baina oreka bat bilatuko da hautaketari
begira.
> Hizkuntzari dagokionez, euskaraz abesten duten taldeek lehentasuna izango dute.
> Parekidetasuna kontutan hartuko da.
> Parte hartzeko talde bakoitzak 3 abesti eta taldearen
informazioa
(biografia laburra, argazkia eta harremana) bidali beharko
ditu Donostiako Piraten
posta elektronikora: izanpirata@gmail.com
> Parte hartzeko epea maiatzaren 25ean bukatuko da.
> Aurkeztutako lan guztien artean, sei talde sailkatuko dira
Donostiako Kafe Antzokian(DOKAn) egingo diren zuzeneko finalerdietarako.
Hiruna talde egun bakoitzeko, Maiatzaren 31a ostirala, eta Ekainaren 7a
ostirala.
> Zuzenekoetan epaimahaiak taldeen jarrera eta proposamena baloratuko du.
:: SARIAK ::
> Finalerdietako bi talde hautatuek Donostiako Piraten Aste Nagusian
kontzertua
eskainiko dute, Donostiako Piraten gunean. Epaimahaiak talde 1
aukeratuko du eta
kontzertuetara hurbiltzen diren lagunek bigarrena.
izanpirata@gmail.com |
www.izanpirata.info
twitter:
twitter.com/izanpirata