entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2007-07-19

DONOSTIAKO PIRATAK, HIRIA ASALTORA HARTZEKO PREST!

Donostiako Piratek dagoeneko egituratu dute aurtengo Aste Nagusi Pirata. Parte Hartzeruntz Abant! lelo berriarekin batera jai herrikoi eta parte hartzaileak prestatu dituzte. Donostiako Udalak inposatzen duen jai ereduari nolabait aurre egin eta beste Aste Nagusi bat posible dela adierazteko. Herritarrez gogoratzen dena eta aipatu bezala parte hartzailea, leloak dioen bezala. Gainera, 5. urteurrena ospatuko dute ekintza ezberdinekin. Nolanahi ere, berezigarrienak bi dira: Kontzertu Pirata eta Abordaia.
Abuztuaren 11an (larunbata), Aste Nagusi bezperan, kontzertu indartsua prestatu dute 5 urteko ibilbidea behar bezala ospatzeko. Donostiako Trinitate Plazan izango da eta bertako oholtzan Berri Txarrak, Etsaiak eta Instep (Musika Lehiaketaren irabazlea) arituko dira. Baliteke beste ezustekoren bat egotea. Nork daki. Iluntzeko 8etatik aurrera festa ederra bizi ahal izango da Trinitate Plazan. Iazko kontzertura 2000tik gora pertsona hurbildu ziren. Sarrerak dagoeneko salgai daude Donostia eta inguruetako leku ezberdinetan. 11 euro aurrez eta 13 euro egunean bertan.
Abuztuaren 13an (astelehena), urtero Donostiako Kaia koloreztatzen duen benetako jaia ospatuko dute: Abordaia. Goizean baltsak muntatzen hasi, ondoren bazkari piratarekin bapo geratu eta kaia abordatzera. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera jende andana bilduko da kaian lema esanguratsu batekin:Jai Herrikoien alde Abordatzera! Egin beharreko ibilbidea kaitik Kontxako hondartzara bitartekoa izango da. Ondoren, Txortimes elektro-txarangak lagunduta kalejira ederrean abiatuko dira Alde Zaharrera. Galtzea merezi ez duen eguna, ezbairik gabe.


EGITARAUA:

Abuztuak 11, larunbata
+ Piraten Kontzertua - 5. urteurrena
20:00etatik aurrera: Berri Txarrak + Etsaiak + Instep.


Abuztuak 13, astelehena
+ Jai Herrikoein Alde ABORDAIARA!
- 11:00: Baltsen muntaketa.
- 13:30: Bazkari Pirata!
- 17:00: Abordaia!
- 19:00: Kalejira Kontxatik Alde Zaharrera Txortimes elektrotxarangak lagunduta.

Abuztuak 14, asteartea
+ Altxorraren Bila, 17:00etatik aurrera.

Abuztuak 16, osteguna
+ Piraten Jolasak, 16:30etatik aurrera.
- 11:30-14:30: Umeentzako puzgarriak...

Abuztuak 19, igandea
+ Irrikitaldia, 17:00etatik aurrera.
Edozer dugu posible Donostia Piratan.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.