entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2014-05-09

Manu Chaok Zurriolan joko du uztailaren 9an

Donostiako Piratek antolatu duten Jai Herrikoien Aldeko Egunaren baitan izango da

Manu Chao ekarriko dute hirira Donostiako Piratek uztailaren 9an. Manu Chao ekarriko dute hirira Donostiako Piratek uztailaren 9an.
Kontzertua doan izango da


Urteak dira Donostiako Piratek hirian jai herrikoien aldeko lanari ekin ziotenetik. "Milaka pertsonaren auzolanari esker, herritarrok jaiaren protagonista izatea lortzen ari gara". Bada, orain beste urrats bat ematea erabaki dute: "Elkartasuna ardatz izango duen jai egun ahaztezina antolatuko dugu. Mundu mailan altermundialismoaren erreferentzia den artista bat ekarriko dugu, bere doinuekin hiria eta hiriko bihotzak girotu ditzan". Bai, Manu Chao da artista hori, eta Zurriolan joko du uztailaren 9an, Jai herrikoien aldeko egunaren baitan.
"Donostiako Piraton filosofian antolatzen ditugun ekimenak doakoak izan daitezen egiten dugu lan. Are gehiago, krisi deituz saldu diguten lapurreta erraldoi honen aurrean, ez dugu inor arrazoi ekonomikoengatik kanpoan geratzerik nahi", azaldu dute piratek.

"Halako kontzertu erraldoia kapitalistak ez diren balioetan oinarrituz gure jai eredua ikusgarri egiteko baliatuko dugu. Hor ikusten dugu guk etorkizuna"

"Urtetako lanaren fruitua izango da kontzertu hau, sari bat Manu gurera etortzea, Donostiako Piratokin kontzertua antolatu nahi izatea. Halako kontzertu erraldoia kapitalistak ez diren balioetan oinarrituz gure jai eredua ikusgarri egiteko baliatuko dugu. Hor ikusten dugu guk etorkizuna, hori dela gure bidea, eta geroz eta gehiago garela bide hau hautatzen dugunok".
Manu Chaoren kontzertuaren antolaketa erronka handia dela adierazi dute: "Gurea bezalako mugimendu herrikoi batentzat. Ehunka pertsonaren bolondres lana beharko dugu eta gure helburua ez da ekonomikoa izango. Dirua beharrean, erdigunean pertsonak jarriko dituen bizi eredu bat aldarrikatzen dugu. Halako dimentsioa duen kontzertua gure ereduarekin antola daitekeela erakutsiko dugu".
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.