entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2008-03-17

DONOSTIAKO PIRATEN 2. MUSIKA LEHIAKETA ABIAN


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Gipuzkoa osoko talde gazteei beren musika hedatzeko aukera emateko asmoarekin, Donostiako Piratek 2. Musika Lehiaketa antolatu dute. Irakurri hemen jarraian parte hartu ahal izateko ezarritako oinarriak.

1. II. Musika lehiaketa GIPUZKOAko talde gazteei irekia dago. Ez dira onartuko aipatutako eremutik kanpo dauden taldeen grabaketak.

2. Musika estilo ezberdinetako talde guztiek parte hartu ahal izango dute lehiaketan. Ez da inolako bereizketarik egingo.

3. Diskoren bat modu profesionalean plazaratu (auto-ekoizpenak salbu) edo diskoetxe batekin kontratua duten taldeek ez dute lekurik izango lehiaketan.

4. Lehiaketan parte hartu ahal izateko bi aukera egongo dira.

- CD formatuan: gutxienez 3 abesti (zuzenean, estudio edo lokal baten grabatutakoak) CD batean eta taldearen inguruko informazioa bidali beharko dira honako helbidera (web orrian konfirmatuko dugu):
DONOSTIAKO PIRATEN 2. MUSIKA LEHIAKETA
1238 Posta Kutxa. 20080
Donostia (Gipuzkoa)
Euskal Herria


- MP3 formatuan: gutxienez 3 abesti (zuzenean, estudio edo lokal baten grabatutakoak) eta taldearen inguruko informazioa bidali beharko dira honako e-postara: izanpirata@gmail.com

5. Grabaketak bi formatutan jasotzeko epea martxoaren 13an hasi eta maiatzaren 1ean bukatuko da.

6. II. Musika lehiaketak hiru fase izango ditu:
I. Lehenengo fasea: Epaimahaiaren hautaketa. Aurkezten den talde kopurutik epaimahaiak 6 talde hautatuko ditu finalerdietarako. Ebazpena maiatzaren 5ean izango da.
II. Bigarren fasea: Finalerdiak. Sailkatzen diren 6 taldeek beren musika zuzenean defendatzeko aukera izango dute. Finalerdiak bi kontzertu egunetan banatuko dira. Hiruna talde kontzertu bakoitzeko. Talde bakoitzak 40 minutu inguruko errepertorioa prestatu beharko du tartean gehienez bi bertsio sartuz. Kontzertu guztien ondoren epaimahaiak erabakiko du finalera zein bi talde sailkatuko diren.
III. Hirugarren fasea: Finala. Bi finalistak argituta hirugarren kontzertu bat egingo da Donostiako Piraten II. Musika Lehiaketaren azken irabazleak zehazteko.

Oharra: Kontzertu guztien data, ordu eta lekuak antolatzaileek aldez aurretik jakinaraziko dituzte. Aurrera daiteke, kontzertu guztiak DOKA - Donostiako Kafe Antzokian izango direla. Bestalde, sailkatzen diren taldeek aurretik jasoko dituzte argibide guztiak.

7. Epaimahaia musika munduarekin lotura duten zenbait pertsonek osatuko dute. Hala nola, kazetari, musikari eta musika munduarekin lotura duten beste zenbait pertsonek.

8. Sariak:
I. Musika Lehiaketaren talde irabazleak 600 euroko diru saria jasoko du.
II. Gainontzeko sailkatuek, parte hartzen duten beste taldeekin batera kontzertuei begira nolabaiteko laguntza jasoko dute. Txosten bat osatuko da Jai Batzorde zein mota ezberdinetako aretoei bidaltzeko.

9. Lehiaketa honetan parte hartzeak esan nahi du aurreko puntuetan azaldutako oinarriak onartzen direla.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.