entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Entzun! 2012-05-10

Andoaingo Rock Jaialdiaren 5. edizioa!

Aurten, The Pretty Things izanen dira kartelburu

5. edizioa! 5. edizioa!
Kenteko (Ingalaterra) taldearekin batera, The Nomads, The Blasters, Paul Collins, Bob Log, On Benitom eta Jupiter Jon arituko dira, kartel irekia eta askotarikoa osatuz, non r&b basatia, rock and rolla, beat-a, garajea... entzun eta gozatuko diren. Ikusi hemen bideoak eta jaso informazio zabala


Zalantzarik gabe, aurtengo sorpresarik handiena The Pretty Things taldearen  kontzertua da. Dagoeneko, bat baino gehiago irakiten dago barrutik, ekainaren 16a noiz helduko. Zita betiko lekuan da, Nafarroako plazan alegia, arratsaldeko 6etan.

The Pretty Things klaseko basatienak izan ziren. LSD edo Midnight to six man gisako abestiak sinatu zituzten, bi zaplasteko gordin euren indarra erakusten dutenak.
The Nomads garaje/rock and roll talde suediar mitikoa eta The Blasters estatubatuarrak arituko dira.
Paul Collins beat ere aurtengo kartelaren erakargarrietako bat da. AEBetako musikariak power poparen erregea da eta zale asko erakarriko ditu Andoainera. Ziur.
Bog Log
jaunak berriz
bidali zure berria Bidali zure berria

BANAN BANAN ANTOLATZAILEEN ARABERA


THE PRETTY THINGS

kPHIL MAY, DICK TAYLOR, FRANK HOLLAND, GEORGE PEREZ, MARK St JOHN, JACK GREENWOOD
Estatu Batuetan erabat ezezaguna zen talde batek, Pretty Things taldeak, Rolling Stones-ek baino soinu gordin eta basatiagoa lortu zuen, Sex Pistols eta antzekoei hamabi bat urtez aurrea hartuz.
Taldea Kent-en sortu zen 63an. Bi zutabeak Phil May abeslaria (Mick Jagger-en ahots oso antzekoarekin, berdina ez esate arren), eta Dick Taylor gitarra-jotzailea ziren, Stones taldearen baxu-jotzailea izandakoa. John Stax-ek jotzen zuen baxua eta Brian Pendleton zen gitarra erritmikoa jotzen zuena. Taldea Bryan Morrison-ekin bilduko zen eta honek txima-luzedun taldearen managerra izatea erabaki zuen. Jimmy Duncan konposatzailea ere taldera bilduko zen manager laguntzaile gisa.
Pretty Things taldea 1980an desagertu ziren dozena erdi Lp argitaratu ondoren, baina geroztik ere elkarrekin jotzen jarraitzen du, tarteka bada ere, horren adibide ekainean egingo duten bisita.
Pretty Things garai hartako talderik esanguratsuenetarikoa izan da atzerrian arrakasta gutxi lortu bazuen ere. Lehendabiziko bi Lp-ak garage eta punk-aren benetako Biblia dira, R&B onaren adierazleak. Beraz jar dezagun taldea dagokion tokian, hortxe, Stones taldearen ondoan, hauen aldamenean santu batzuk izan ziren eta!

THE NOMADS

Nork ezagutzen zuen Sonics taldea 80ko hamarraldi hasieran? Lepoa jokatuko
nuke garai hartan rock and rolla ezagutu genuenon artean, oso gutxik izan zuela
taldea entzuteko aukera. Nomads taldekoek inork irakurtzerik nahi ez zuen
orrialdeetan ireki ziguten rock and rollaren entziklopedia, begi-belarriak Tacoma
bezalako banda ilunetara bideratu zizkiguten, eta gerora erreferentzi bihurtu zen
talde suediarra, The Nomads-en antzera.
30 urte baino gehiago rock and roll hitza handi bihurtzen eman dute, eta argitaratutako azken disko honekin taldearen maila eta jarrera indartu besterik ez dira egin, erakutsiaz oraindik ere zeresan handia dutela. Nere pubertaroan, agur
esatearekin batera bihotza lapurtu baldin bazidaten ere,

THE BLASTERS

Taldearen sortzaile izandako Phil Alvin eta John Bazz-ek, Keith Wyatt gitarrajotzaileak eta Bill Bateman bateria-jotzaileak osatzen dute taldea.
The Blasters taldea 70. hamarkadan hasi zen rhythm & Blues eta sustraitik
egindako musika sutsuak jotzen beraien jaioterriko Downey-ko (California) motorzale taberna batetan. Handik denbora gutxira taldea estatu osoan zehar
aritu zen zuzeneko emanaldiak eskaintzen eta beraien izena ezagutarazten.
Rock and roll amerikarra berriro ere indartu zenean The Blasters guztien gailurrean izan zen, eta

THE PAUL COLLINS BEAT

Paul Collins-ek azken diskoan egindako aipamenetan King of Power Pop! diskoa modu honetan deskribatu du:

BOB LOG

Esamesak dioenez, Bob Log-ek txikia zela eskua galdu omen zuen, haren ordez primate baten eskua jarri eta, beraz, hortik omen datorkio gitarra jotzeko modu berezi hori.
Egia dena da Bob Log III.-a Arizonako basamortutik ateratako enigma dela; nork
esan dezake gazte hau ez dutela erasango maniobra militarrek eragindako erradiazioek?
Nolanahi izanik ere, ezin da zalantzan jarri munduan diren gizon-banda guztien
artean Bob Log III-k izen nabarmena hartu duela.
Oso gazterik hasi zen gitarra ikasten, hamaika urterekin, eta garai hartan ere
AC/DC taldearen zale itsua zen, baina ez zuen zalantzarik izan berezko nortasuna ere bazuten Chuck Berry edo Bo Diddley maisuen aldera aldatzeko garaian. 90eko hamarraldiaren hasieran Thermos Malling-ekin batera blues zaratatsua egiten zuen bikotea osatu zuten, Doo Rag taldea sortuz, eta gau bakarreko arrakasta izango zutela uste bazuten ere zenbait urtez aritu ziren elkarrekin.
Bluesmen zaharren antzera Mr. Log bakarrik dabil errepideetan, haiek utzitako ondarea errespetu osoz agortzen. Berak asmatutako

ON BENITO & JUNIPER JON

BENITA, ez zen gizon bakarreko emakumea. Horregatik, bere semeek
lotura bat izan zezaten, denei, BENITO izena jarri zien.
Benitak musika aunitz matte zuen, eta semeekin ordu luzeak ematen
zituen irratiaren ondoan. Istorio kontalari ederra ere bazen eta, 30. hamarkadako
bluesmen zaharren istoriak kontatzen zizkien semeei, musikaren
hazia ereinez.
Musikazale amorratuak bilakatu ziren hauek, 50. hamarkadako rock

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.