entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Ion Etxebarria 2013-11-07

Iaz kaleratu zuten

Izaki Gardenak. Izaki Gardenak.
Izaki Gardenak, Jon Basaguren iruindarraren bakarkako abestiei forma emateko sortu zen boskotea dugu, eskarmentu handia duten bost musikarik osatua


2012ko udazkenean ezagutu genuen Izaki Gardenak taldea, besteak beste, Akatu, Sexty Sexers, Neubat zein Khous taldeetan aritutako lagunek osatua. Aurrez egindako estiloetatik haratago, pop doinuak oinarri zituzten 5 abestiek eman zioten forma Itsasargiak lanari. Talde hasiberria izanagatik, diskoak sona handia hartu zuen, eta kontzertu ugari eskaini dituzte 2013. urte honetan, talde zein bakarlari formatuan, oholtza txiki eta handietan.

Orain, pasa den udan, Donostiako Elkar estudioetan Victor Sanchez teknikariaren gidaritzapean grabatu zuten 10 abesti biltzen dituen Amaieratik hasi lan luzea aurkeztera datoz. Bertan, abesti triste zein alaiak aurkituko ditugu, pop, rock zein country doinuak, itxaropena eta gogoetarako uneak, goxotasuna eta garraztasuna aldi berean. Finean, etorkizuna eskuz heltzeko gogoa, berriz hasteko gogoa.




Dagoeneko hasiak dira disko berria zuzenean aurkezten. Anoetako Gaztetxean, Atarrabiako Kultur Etxean eta Bartzelonako EH Sona jaialdian izan dira, eta atzo bertan, Gasteizko unibertsitate pabilioian izan ziren Cultur Campus egitasmoaren barruan. Hurrengo zitak:
* Azaroaren 8an, Bilboko Pabell
bidali zure berria Bidali zure berria

2 iruzkin

Mixil 2013-11-19 11:47:29

Kantu earra! durangon diskoa boltsara!

Iruzkinean iraina badago, jakinarazi.

nineu 2013-11-07 22:10:36

Ahal bezain laster erosi nuen, oso lan fina eta kalitate handia. Hala ere, faltan botatzen dut kantu potente bat.

Iruzkinean iraina badago, jakinarazi.

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.