Aberri Txarrak-en lehen diskoaren azala.
Aitor Ibarretxeren (Lendakaris Muertos) talde berria da eta, lehen bezala, orain ere zirikatzeko asmo garbiarekin datoz
Aitor Ibarretxeren (Lendakaris Muertos) talde berria da
Aberri Txarrak. Aitorrekin batera,
Carlosek,
Germanek eta
Txoberrek osatzen dute banda: postaleko punkia lehena, ezkutuko jebia bigarrena, etorkin ilegala bestea eta kantautoreen mertzenarioa azkenekoa. Irakurri dugunez, barnetegi batean izan ziren 2014ko udan "Euzkadi profundoan" euren euskara herdoildua pixka bat hobetzen.
Baina ez pentsa EGA azterketara aurkeztuko direnik. Aski dute eskolaurreko euskaraz kantatzea. Lendakaris Muertos-en oinordekoak dira zalantzarik gabe: Zirikatzera datoz eta musikari dagokionez, kantu laburrak, azkarrak eta zuzenak egiten dituzte, beti ere punkaren baitakoak.
Joan den urte amaiera lehen EPa argitaratu zuten. Hiru kantu zekartzan:
PNV Faxista,
Straight Ez eta
Traveloak: