entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2015-03-10

300dik gora disko argitaratu ziren iaz Euskal herrian, eta erdia euskaldunak izan ziren

Hemen duzue 2014ko Gureandoinu zerrenda, gure diskogintzaren argazki zehatzena

2014ko Gureandoinu zerrendaren azala. 2014ko Gureandoinu zerrendaren azala.
Zenbat disko argitaratu ziren iaz gurean? Zenbat euskaraz? Eta horietatik zenbat izan ziren autoekoizpenak? Ze formatu gailendu zen? Estilo nagusitasunik izan al zen?

Urtero Harrobia Lantzen ekimenak eta Entzun! aldizkariak elkarlanean argitaratzen dugun Gureandoinu zerrendak ez dizkigu sorpresarik ekarri: ez da aldaketa nabarmenik izan aurreko urtearekin alderatuta. Akaso, euskararen nagusitasuna da daturik nabarmenena, argitaratu ziren diskoen erdia gure hizkuntza zaharrean abestuak izan zirelako, gaztelania, ingelesa eta gainerako hizkuntzei (banaka hartuta) aurrea hartuz.

Argitalpen kopuruari erreparatzen badiogu, aldaketa gutxi izan ziren ere: Euskal Herriko talde eta artistek 304 disko argitaratu zituzten iaz (2013an 290 lan inguru izan ziren). Beste behin ere, askotariko musika proposamenen oreka mantendu zen, rock askorekin, tronpeta batzuekin eta eredu arriskatu zein berritzaile hainbatekin. Horiek ere, euskaldunak izan ziren.

Formatuei dagokienez, aurreko urteetako tendentzia mantendu zen 2014an, eta aurtoekoizpenak izan ziren beste behin ere, argitalpenen errege-erreginak.
bidali zure berria Bidali zure berria
ZER DA GUREANDOINU?

Harrobia Lantzen eta Entzun!en arteko elkarlana da Gureandoinu egitasmoa. 2006an hasi ginen urteko argitalpenen zerrenda osatzen eta 2010ean Gureandoinu txostenean gorpuztu zen, Inaxio Esnaolak urtez urte bildutako datuekin.

Gureandoinu zerrendarekin, urtez urte Euskal Herrian argitaratzen diren diskoen berri eman nahi dugu, baina analisirako tresna bat eskaini nahi dugu ere, gure musikagintzaren eboluzioa aztertzeko eta horren gainean gogoeta egiteko.

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.