entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Agenda / 2011 06 04
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Agenda

bidali zure berria Bidali zure kontzertua
Aste osoa ikusi
  • Jon Miner eta Intxixu Lotien Banda 23:00 Literaturia ekitaldian Larrabetzu

    Entzuteko: http://www.myspace.com/jonminer

  • Ornamento y Delito + Villapellejos + Fabuloso Combo Espectro 22:00 L Mono Bilbo

    6 / 8

  • DUKES + JON & SUGRAMAS 22:00 Psilocybenea Hondarribia

    DUKES
    Dukes Berlingo Kreuzberg-eko taldea dugu. Alemaniako hiriburuan aski ezaguna den banda honek hard rocka abiapuntutzat badu ere, gaur egungo beste hainbat estilorekin indartzen ditu bere errepertorioko kantuak. Laukote alemaniarrak estrainekoz bisitatuko du Euskal Herria.

    JON & SUGRAMAS
    Arima Beltzako abeslari eta Uek taldeko bateriajole izandako Jon Gurrutxagaren proiektu berria dugu Jon & Sugramas. Abesteko zuen grina asetzeko asmoz, Elgoibarko musikaria duela hiru urte inguru hasi zen proiektu honetako kantuei forma ematen. Eta kantu sorta bat bildu zuenean taldea osatzea erabaki zuen Andoni Mujika (baxua), Ekaitz Garmendia (gitarra) eta Ivan Hernandezekin (bateria) batera. Joan zen ekainean diskoa Gaztelupeko Hotsak-ekin argitaratu ostean, neguan emanaldi elektrikoak nahiz akustikoak tartekatzen ari dira.
    Jon & Sugramas proiektuan ingelesez eta euskaraz abestutako rocka da nagusi, bluesaren eragina ere nabari da, baina batez ere 70eko hamarkadako rock taldeen eragin zuzena duena.

    Dukes eta Jon & Sugramas-ek rock kontzertu elektriko indartsuak iragartzen dituzte.

  • Cobra + The Riff Truckers + Trumbo 22:00 Plateruena Kafe Antzokia Durango

    Hard rock, erroetan sakontzen duen rocka eta stoner soinuak jaialdi interesgarri honetan.

  • GOSE 22:00 Kultur etxea Bera

    Topagune.

  • Belladona 21:00 Sala STUDIO 21 Irun

  • GASTROSWING.COMek aurkezten du SWING APUR, Please 21:00 Jimmy Jazz Gasteiz

    10

  • M.C.D. + Disturbio 20:00 Rockstar Live Barakaldo (Bizkaia)

    M.C.D. osatuko dute taldekideak ondoko hauek izanen dira Manerasdevivir.com-en irakurri dugunez: Jimmy (bateria, 1988-2003), Joakin (gitarra 1986-1999), Neil (baxua 1988-1999) eta Koldo (ahotsa, Motorsex, A-68 taldekoa, lehen aldiz M.C.D. taldean).

  • Turtle Giant 20:00 Fnac Bilbo

  • ARRIKUROCK 2011 20:00 AnsAnsoaingo industrialdearen parkina Ansoain (Nafarroa)

    Barricada taldeari omenaldia. Barricada omen taldea + Motxila 21 + Galduak. http://www.arrikurock.com

    Erlazionaturiko edukiak
  • BIODIBERSIKA 2011 19:00 Euskadiko Biodibertsitate zentroa Busturia

    Doan.

  • ARIOLA KULTUR EKIMENAREN AURKEZPENA 18:00 Musika plaza + Putzuzulo Zarautz

    Egitaraua: Kalejira musika plazatik 18:00etan. Gauean, 22:00etatik aurrera, kontzertua Putzuzulon Nux Vomika, Unikornibot, Duossemicorcheas Invertidas.
    Dakizuenez Ariola ekimena martxan dago eta horren berri emateko datorren ekainaren 4an, larunbata, arratsaldeko 18tatik aurrera ia urtebetean egindako lanaren inguruko aurkezpena egingo da. Ariolak espazio sozio-kultural berri bat izan nahi du, erakargarria, herriko kultur beharrak, herritarrok ditugun behar sozio kulturalak asetuko dituena. Baina noski, guzti hau egikaritzeko, denon lana beharrezkoa da eta aurrera egiteko lagun talde batek, iazko udaratik gaur arte egindako lana zurekin konpartitu nahi dugu.

  • ROCK & RALLY 17:00 Astrako aparkalekua Gatibu

    Taldeak: GATIBU + SARKOR + MEMORIA DE PEZ + BULLETS OF MISERY + JOXPA. 8 / 10 euro

  • Dep 12:00 Txarraska gaztetxea Basauri

  • TRIKITIXA EGUNA 11:00 Hainbat eszenatoki eta ekitaldi Iurreta-Durango (Bizkaia)

    Gozategik joko du Landakon 17:30etan. Euksla Herriko Trikitxia Egunaren ekitaldiak goizeko 11:00etan hasiko dira. Bazkaria, kalejira, erromeria... Ai, oi, ei

Bidali zure kontzertua
Nork bidaltzen du
Kontzertua



edo
Bidali kaptxa

bai, ezagutzen dut datu erabilpen politika eta onartu.