Liburuaren azala.
Musikazale baten eguneroko errutinetan oinarritzen du Borja Iglesiasek narrazioa. Afaria prestatzen, entsaioan, furgonetan edo hotelean, protagonistak espazio fisiko eta psikologikoak batu egiten ditu kontakizunean.
Ezer gertatzen ez denean zer gertatzen den kontatzen du. Kontakizunean ez dago drama mingarririk, ez komedia garbirik. Generalizazioak ez dira inoiz justuak, baina
Mu-n, gaztaroa per secula seculorum luzatu duen belaunaldi baten erretratua eskaintzen zaigu. Sermoirik eman gabe. Normalki mu esaten ez duenak, mu esaten duenean izaten duen azpikarga sakonarekin.