Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Gorlizko Xurrut pizzeriako sotoan burutzen diren zuzeneko kontzertuak hile honetan amaituko dira. Azken kontzertua ekainaren 14an egingo da eta itxiera mugagabea izango dela adierazi digute Xurruteko arduradunek. Arrazoi nagusia lokalaren itxiera ekiditea izan da hainbat arazo direla medio. Hortaz, lasai, Euskal Herriko pizza goxoenak dastatzen segitu ahalko dugu. Gaitzerdi.
Gorlizko Xurrut aretoak kontzertuak programatzeari utziko dio hile honetan (behintzat egungo formatuan), 23 urtez zonaldeko eszenari hatsa ematen egon ondoren.