Urriaren hasieran argia ikusko dute Txuma Murugarren eta Javier Muguruzaren disko berriek, Marjinalia eta Konplizeak, bi diskurtso musikal desberdinak baina, era berean, esanguratsuak oso euskal muskagintzaren azken urteetan.
JABIER MUGURUZA, MARTIRIOREN KONPLIZE
Urriaren hamaikan kaleratzekoa da
Konplizeak izeneko diskoa. Grabaketa honetarako, zenbait gonbidatu ekarri ditu Irungo artistak, horien artean
Martirio, 70. hamarkadaren amaieratik Espainiako koplak izan duen ordezkari ezaguna eta bitxia, izan ere, bere musika musiken arteko zubiaren modukoa dela esan liteke, flamenkoa, kopla, boleroa, jazza, rocka, tangoa, guaracha eta abar nahasten baititu bere kantetan.
TXUMA MURUGARREN ETA MARJINALIA
Udaberrian zehar eta presarik gabe hartuta Bilboko Koba estudioan grabatu berri du,
Xanpe teknikariarekin eta grabazioan, zuzenean urteetan zehar bere ondoan aritu diren musikariek hartu dute parte: Rafa Aceves (teklatuetan), Natxo Beltr