"Gauak, neskak eta maletak", bakarkako 3. lana
Gauak, neskak eta maletak... eta autoak, oroitzapenak eta jainkoak. Eta bakardadea, arimak eta zalantzak. Eta liburuak, izenak eta izanak. Baita heriotza ere... Txuma Murugarrenek hirugarren diskorako bidean aurkitu dituen bidaideak dira. Haiek gabe nekez helduko zen jomugara.
Txuma Murugarren bidaiariaz gain, Txuma xumea, Txuma zoroa, xalotasuna galdutako Txuma, Txuma obsesiboa, Txuma nostalgikoa, Txuma etsia edota Txuma gogoetatsua topa ditzakegu
Gauak, neskak eta maletak (Gaztelupeko Hotsak) diskoan.
Lehen diskotik