RIP taldea, 80ko hamarkadaren hasieran. Eskuinean, Jul Bolinaga. Argazkia: Marivi Ibarrola.
Txapa irratiaren 30. urteurrena ospatzeko kontzertua zen atzokoa
www.goiena.eus-en irakurri dugunez,
The Potes zegoen oholtza gainean
Jul Bolinaga, bat batean, lurrera jausi zenean.
"Anbulantziak berehala gerturatu dira kartzela zaharrera eta ordu eta
erdiz saiatu dira erreanimatzen, baina ezin izan dute ezer egin.
Ertzaintza eta epailea ere bertaratu dira eta 22:45ean ziurtatu du
auzitegiko medikuak arrasatearraren heriotza. Bihotzekoa izan ei da
heriotzaren arrazoia. Antolatzaileek gaztetxea berehala hustu eta bertan
behera utzi dituzte ospakizunak", informatu du Goienak.
Entzun! aldizkaritik besakarda beroa luzatu nahi diegu familia, lagun eta gertukoei.