Prentsa agerraldian, Arrasateko musikariaren ibilbidea ere errepasatu dute:
"Jul-en ibilbide konprometitua eta mundua aldatzeko zuen grina
musikarekin azaltzen zuen eta labur errepasatzea ezinezkoa bada ere,
ahaleginduko gara: 70eko hamarkada bukaeran Doble Cero taldea sortu zuen
Arrasaten; gerora, aldaketa batzuk medio, RIP taldea bilakatu zena. Eta
30 urtetik gora pasa diren honetan gaurkotasun handikoa da talde hori
eta bere ondarea oraindik: aitzindaria punk indartsuaren ejekuzioan eta
hitzen gordintasunean; estilo horretako Europako talde onenetariko bat,
batzuen esanetan. Eta munduko Punk musikari eta talde gazteen inguruan
oraindik ere kontuan hartzen dena.
RIP taldearen etenaldietan,
Jul Diputaci
Jul Bolinaga iazko azaroan hil zen. Kolpe handia izan zen askorentzat eta horregatik, lagun talde batek, musikaria agurtzeko eta bere figura gogoratzeko hainbat ekimen egin zitezkeela pentsatu zuen. Hala, familia, lagun, musikari kide eta hainbat lagunek Jul Lagunak taldea osatu zuten.