Urretxuk (Gipuzkoa) hartuko du eta nazioarteko zein Euskal Herriko talde andana ariko dira, rocketik folkerainoko estiloak batuz
Apuntatu zuen agendetan, jaialdi berri bat jaio da-eta: Poligrafo Fest jaialdia. Heldu den apirilaren 29 eta 30ean eta maiatzaren 1ean lehenengo edizioa egingo da Urretxun, Zarraparrakolektiboak eta Motztabernak elkarlanean antolatuta, azken honen 10. urtemugaren ospakizunen barruan. Euskal Herriko, Espainiako eta Australiako talde aski interesgarriak gozatzeko aukera izango da. Lehenengo bi egunetako kontzertuak (apirilak 29 eta 30), debalde izango dira eta Urretxuko Gernikako Arbola plazan egongo den karpan egingo dira. Hirugarren eguneko kontzertuak Urretxuko Labeaga Aretoan izango dira (Sarrera: 10
Zarraparra kolektiboa, zuzeneko musika
sustatzeko sortu da Urretxun. Azken urteetan, herriko musika zaleak
kalitatezko zuzenekoak debalde ikusteko aukera izan dute eta hortan
segitzeko asmoarekin, berriki herriko jende anitzek sortu dute Zarraparra
kolektiboa.