Bizitza osoa kantuari lotuta darama Anje Duhaldek (Arrangoitze, Lapurdi, 1950). Hastapenetan bateria jo zuen Fuego taldean. Berrogei
urte daramatza konposatzen, grabatzen, eta, oholtzaren gainean zuzenean
jotzen. Bakarlari moduan hasi zen 70. hamarkadaren hasieran eta,
geroago, Errobi euskal rockaren aitzindari izandako talde ezinbestekoan
izan genuen Mixel Ducaurekin batera. Ondoren, Akelarre taldeko kantaria
izan zen zenbait urtetan.
Mixel Ducau musikariaren laguntzarekin eta
Mikel F. Krutzaga grabazio eta soinu arduradun dela, disko honek
fintasun izugarriarekin margotzen ditu Olatzen paisaiak, bere sustraiak,
bere antsiak. Maisutasun handia erakusten du harpari sentikortasunez
beteriko melodiak ateratzen, norberaren barruan bizi diren doinu eta
tinbre iraunkor eta aske horiek azalera ekartzen.
Eskarmentu handiko musikaria dugu Anje Duhalde, euskal folka eta rocka
ezagutu ahal izateko, ezinbestekoa. Kantu tradizionala eta rockaren
arteko zubia eraikitzeko gai izan da, gure sustraien eta mundu
modernoaren arteko uztarri izateko.