Oskorriren CD eta DVD berriaren azala.
Oskorri musika taldeak Frantziako Iraultzaren garaian galdutako doinu zahar batzuk birmoldatu ditu eta disko batean jaso: Dantza kontra dantza. Doinu hauen gainean berriz, Baztango Dantzariak taldeak dantza batzuk asmatu/birmoldatu ditu, beti ere erraz dantzatuak izateko helburuarekin.
Doinu guztiak, Gipuzkoako dantza zaharretatik datoz, Juan Igancio de Iztueta (1767-1845) dantza maisuak bilduak eta Pedro de Albeniz (1795-1855) Donostiako Santa Mariako organista zenak transkribatuak.
Gaizki ulerturik egon ez dadin,
Oskorriren proposamena jolas moduko bat da, eta ez tradizioaren berreskuratze-lan sakona. Horregatik, Oskorriren lana doinu tradizional hauen eta zegozkien dantzen reitrepretaziotzat uler daiteke.
Emaitza, CD batean (musika) eta DVD batean (dantza erakustaldiak, dantza ikastaldia eta proiektuaren erreportajea) bildu dute.
Aukera badago, baita ere,
Oskorriren Dantza Klubean sartzeko: zure maila, nongoa zaren eta dantza talde baten izenean idazten duzun
natxooskorri@euskalnet.net helbidera bidaltzea aski duzu.