entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Backstage

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Mikel Lizarralde 2011-08-04

NATXO DE FELIPE

Bilbo zaharrari begira Bilbo zaharrari begira

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Natxo de Felipe Bilbo Zaharreko Bidebarrieta kalean jaio zen 1949an, eta gaur egun ere jaio zen lekutik gertu bizi da. Plaza Barrian zegoen Maristen eskolan hasi zituen ikasketak, eta ondoren jesuitetara pasatu zen batxilergoaren hirugarren mailan. Medikuntza ikasketak hasi zituen, baina laugarren mailara iritsi zenean, haiek utzi eta denbora musika eta kulturari eskaini nahi zizkiola erabaki zuen. Unibertsitatera iritsi baino askoz lehenago emanak zituen musikari lotutako lehenengo pausoak. Bilboko katedraleko kantaria izan zen, eta egunero-egunero kantatzen zuen han; baina hamabi urterekin, anaiari oparitutako gitarra jotzen hasi zen. Eskolan Antxon Latxa ezagutu zuen, eta harekin eta beste bi lagunekin bere lehenego talde sortu zuen 14 urterekin. Artean ez zuen euskaraz hitz egiten, eta 16 urte zituela, Lezamako abade gazte batekin hasi zen ikasten. Unibertsitatean hasi berri, Gabriel Aresti ezagutu zuen anaia zaharraren bitartez, eta haren etxera joan zen behin batean bere poesian oinarritutako hiru kantu aurkeztu zizkion.
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.