Neil Young-en disko berriaren azala.
Musikari kanadiarrak hamar abesti izango dituen Fork in the road diskoa plazaratuko du datorren apirilaren 7an, eta ondoren, duela gutxi bisitatu zuen Donostiara itzuliko da. Oraingoan aldiz, Zinemaldian izan ordez, Donostiako Belodromoan ikus ahalko dugu.
Beharbada, batek baino gehiagok buruan izango du 1997 hura.
Year of the Horse (Reprise) zuzeneko diskoa aurkezteko Young-ek Europan barrena egitekoa zuen bira bertan behera gelditu behar izan zen abeslari kanadiarrak etxean izandako ezbehar baten ondorioz. Espero dezagun maiatzaren 31 bitartean Youngek ezbeharrik ez izatea eta Anoetako Belodromoan folk, rock, pop, blues, soul zein country doinuak entzungai izango diren kontzertuaz gozatu ahal izatea. Horretarako ezinbestekoa da 60 euro ordaintzea eta sarrerak agortu baino lehen eskuratzea (bihar!!).
SARRERAK ESKURATU AHAL IZATEKO
Noiz? Martxoaren 10eko goizeko 10:00etatik aurrera.
Nola? 902150025 telefonora deituta edo www.ticketmaster.es webgunean.
Prezioa? 60 euro (+ banaketa gastuak).