Kontzertuaren afixa.
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Donostiako punk rock taldea, gaur egun ezagutzen dugun formazioarekin bederen, bukatu da. Edo hobe, larunbat honetan bukatuko da. Azken hamar urteotako "line-up"aren azken kontzertua egindo du Nuevo Catecismo Catolico taldeak Mogambo aretoan. Izan ere, Eneko Etxeandia abeslariak taldea utziko baitu.
Hemendik aurrerako taladearen ibilbidea argitu gabe dago oraindik, baina tira, larunbat honetako kontzertua,
NCC Farewell Party 2001-2011 bataiatua, festa potoloa izateaz gain, gaur eguneko taldearen formazioa ikusteko azken aukera izanen da.
Esan bezala,
Eneko abeslariak, taldea utziko du Euskal Herritik kanpora bizitzera baitoa.
"Daukadan sentsazioa nahasia da... Pentsa 200 kontzertu baino gehiago izan direla Catecismokin egindakoak. Gainera lagunak izaten jarraitzen dugu, familia. Horrek pixka bat zailtzen du halako erabaki bat hartzerako orduan", esan dio Enekok Entzun! aldizkariari.
Ordea, NCCren etorkizuna ez dago itxita. Enekok azaldu duenez dena erabakitzeko dago oraindik:
"Datorren urtean hogeigarren urteurrena egingo du NCCk. Taldekide aldaketak egon dira urteetan zehar eta nahiz eta duela urte batzuk jotzeko erritmoa jaitsi behar izan genuen, taldeak beti jarraitu izan du aurrera. Beraz, suposatzen dut jotzen jarraituko dutela".
NCC-rekin batera, Munlet, Lizards eta Greasy & Grizzly arituko dira. Mikel Biff (Safety Pins) musika jarriko du ondoren. Festia gaueko 21:00etan hasiko da eta 5 euro (+ birra) balio du sarrerak.