Morrissey bueltan da disko luze batekin.
The Smiths taldeko abeslari ohiak bere erritmora egiten ditu gauzak. Duela bost urte argitaratu zuen bere azken lan luzea (Years of Refusal, 2009). Baina itxaronaldia amaitu da behingoz munduan zehar dituen milaka zaleentzat.
Heldu den uztailean,
World Peace is None of Your Business disko berria argitaratuko du Morrisseyk, hamabi kantuko lana, non, besteak beste, beat belaunaldiaren idazle esanguratsuenetako bati,
Neal Cassady-ri hain zuen ere, abesti bat idatzi dion (
Neal Cassady Drops Dead) edota asko maite duen hiria mintzagai izan duen (
Istambul).
Joe Chiccarelli (The White Stripes, Beck, The Strokes) izan da diskoaren ekoizlea. Musikariak berriz, Boz Boorer (gitarra),
Jesse
Tobias (gitarra),
Solomon Walker (baxua),
Matthew Walker (perkusioa) eta
Gustavo Manzur (teklatuak).
KANTU ZERRENDAWorld Peace is None of Your Business
Neal Cassady Drops Dead
Istanbul
I