Urano planetak zazpi urte behar ditu gure Zodiakoaren zeinu batetik bestera igarotzeko. Denbora berdina itxaron dugu gure Morrissey maitatuaren disko berria entzuteko. Manchester hiriko kaleetako dandyak, iparra ez duela galdu egiaztatzen du abesti sorta honekin azken urteetako zerbitzari leialen laguntzaz. Zerbitzari deitzen diegu disko honetako musikariei, beren lana, Tourrean bezala, buruzagia eroso sentiaraztea delako. Gitarra abileziak lagunen arteko jam sessioetarako utz ditzagun. Bestela, uler ezina da horrelako kordak grabatzea. Nire lehen Jaunartzeko teklatuak soinu hobea du arlo honi dagokionez. Baina errezeta honen formula beti bezain zorrotz eta egokia da. Lehen kantua (edo nola salatu