Erruduna oporretara joan da
Madonna bere 47 urtebetetzea ospatzen ari zela zaldi batetik erori eta ospitalera eraman behar izan zuten.
Bere seme-alaba eta senarrarekin buelta bat ematen ari zen bere Wiltshire-ko etxeko lurretan eta erori egin zen. Hiru sahiets eta esku bat hautsi ditu. Azaroan, 'Confessions on a Dance Floor' diskoa aterako du anbizio ilehoriak.
Atera behar duen diskoa promozionatzeko modu berri bat? Izan daiteke. Madonnak betidanik erakutsi du beste guztien aurretik joateko sen berezia duela...ez du alperrik 200 miliotik gora disko saldu bere ibilbidean!