Elementuak diskoaren azala.
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Bereterretxen kantorea - Kalakan
Bereterretxen kantorea - KalakanBi urtetako prozesu baten ondoren, 14 kantuz osatutako lana atondu du hirukoak
Kalakan bueltan da.
Madonnarekin egindako biraren "eroaldia" eta bestondoa pasatu dira. Disko berria lantzeko eta argitaratzeko tenorea hortaz. Bi urteko lana izan da. 2013 urtean jadanik disko bat argitaratzen saiatu ziren, baina emaitza ez zen espero zutena izan. "Madonnarekin egindako bira frenetikoaren ondotik gehiegi eta lasterregi egiteko tentazioa handiegia zen!" Energia eta kohesio faltarekin lan egin zuen hirukoteak: "Zuzentasun eskasa zuen bai emozioan, bai interpretazioan ere", azaldu dute. "Ezin ziren ezabatu zazpi hilabetez 88 kontzertuk eta hainbeste ordu-aldaketek jasanarazitako aztarnak eta nekea: neurriz kanpoko abentura izan zen MDNA".
Garratzitsuena taldearentzako "bere nortasunarekin berriz topatzea eta bere elementuarekin berkonektatzea" izan da
Madonnaren abenturaren ondotik, bere oinarrietara itzultzea deliberatu zuen
Kalakanek, hasieratik dena berriz hartuz. Garratzitsuena taldearentzako "bere nortasunarekin berriz topatzea eta bere elementuarekin berkonektatzea" izan da. Horregatik, Kalakanen bigarren diskoa "sinplea eta findua" da, "bere errealitatearen aztarna", azaldu dute.
Elementuak deituko da apirilaren 13an, astelehenarekin,
hirukoak aurkeztuko duen disko berria. 14 kantu bildu dituzte lan honetara:
"Instrumentalak, ahots hutsekoak eta euskal kantu handienen irakurketa
berriak, baita originaltasun batzuk ere bai", adierazi dute.
KANTU ZERRENDA01.
AMA EUSKADI02.
MONTEBIDEOKO BERRIAK03.
AMAIUR04.
IKUSTEN DUZU GOIZEAN05.
KANTUZ06.
BERETERRETXEN KANTOREA07.
SAGARRA JO!08.
BELATZ GORRIA10.
LO HADI AING