Kraftwerk-ek zortzi emanaldi emango ditu jarraian Bilbon.
Sarrerak otsailaren 9an (asteartea) jarriko dira salgai 10:00etatik aurrerra. Gau bakoitzeko 800 pertsonentzako lekua egongo da bakarrik
Kraftwerk talde aitzindariak
The Catalogue 1 2 3 4 5 6 7 8 izeneneko kontzertu sorta aurkeztuko du Euskal Herrian heldu den urrian. Ikuskizun honen bidez, 3-D proiekzioak eta soinua uztartuko ditu, taldearen 40 urtetik gorako ibilbideari errepasoa emanez. Irakurri dugunez, emanaldiok ikusgarriak izango dira. Guztira zortzi kontzertu eskainiko ditu Kraftwerk-ek formatu berezi honetan, disko bakoitzeko bat:
- Autobahn (1974) - Urriak 7
- Radio-Activity (1975) - Urriak 8
- Trans Europe Express (1977) - Urriak 9
- The Man-Machine (1978) - urriak 10
- Computer World (1981) - Urriak 11
- Techno Pop (1986) - Urriak 12
- The Mix (1991) - Urriak 13
- Tour de France (2003) - Urriak 14
Kontzertuok Bilboko Guggenheim museoan egingo dira. Aforoa mugatua izango da, 800 ikuslerentzako bakarrik. Sarrerak azaroaren 9an, asteartearekin, erosi ahalko dira gozieko 10:00etatik aurrera ondoko lekuetan:
*
www.doctormusic.com* www.ticketmaster.es* Fnac
* Carrefour bidaiak
* Halcon Viajes
* 902150025 telefonora deituz.
Txarrena prezioa da:
70 euro (banaketa gastuak kontatu gabe). Erosketa bakoitzeko 4 sarrera erosi ahalko dira bakarrik.