Gariren disko berria, aurki.
Diskoa, bere bakarkako ibilbidearen zazpigarrena izango da. Elkar zigiluaren eskutik ikusiko du argia
Ez da amaiera diskoak martxoaren hasieran ikusiko du argia eta zuzeneko kontzeptu
artistiko heldua erabiliko du Garik.
Elkar diskoetxetik aurreratu digutenez, "erakargarriak dira kantuak, barne-barnetik
jaiotzen diren argi indartsuak, imitaezina den era moderno eta
sentsualean".
Gari
Hertzainak taldearen garaietatik agertokietan dabilen kantaria dugu Gari. Ongi menperatzen du oholtza eta gainera, mikoroari heltzen dionean, badauka berezkoa duen halako erakargarritasun naturala.