16 lore diskoaren azala.
Urte hasieran, Kongora joan aurretik, Garik prest utzi zuen 16 lore diskoa, bere musikari-ibilbideko hainbat etapatatik jasotako hamasei abestirekin osatutako bilduma. Besteak beste, "Hertzainak" taldearen garaiko hiru abesti, eta bakarka argitaratutako diskoetatik hartutako beste hiru daude bilduma horretan. Urriaren 16an kaleratuko da.
Aukeratutako abesti guztiek balio sinboliko eta pertsonal berezia dute Garirentzat.
Diskoak ez du izan aurrez landutako eskemarik, oinarrizko musika-lan bat da, xumea soinuari dagokionez. Hainbat musikarik hartu dute parte, tartean
Patti Smith abeslariak.
Diskoetxetik aurreratu digutenez, "16 abestiek harridura sortuko dute, erabat berrituta agertzen baitira, moldaketak eta xehetasunak sartu zaizkie.
16 lore diskoarekin Garik beste urrats bat eman du, lehen baino bizitasun eta indar gehiago nabari zaio".
Halaber, Elkarretik esan digutenez, Gariren aro hau asko aberastu da Kongoko hilabete batzuetako egonaldiarekin; proiektu humanitario bateko partaide, erronka pertsonala izan da hango egonaldia.