Bertze musikak Beran.
Adierazpide esperimentalean ari diren nazioarteko artistak bilduko ditu aurten zazpigarrengoz Nazioarteko Bertze Musiken jaialdiak eta larunbateko kontzertua (hilak 16) zuzenean izango da entzungai Info7nazio irratian. Beran (Nafarroa) burutuko da.
Ertz arte guneak arte garaikidearen eta bereziki adierazpide esperimentalenen inguruan ari diren sortzaileak bilduko ditu asteburu honetan Beran (Nafarroan).
Berako Udalarekin eta Berako Kultura Batzordearekin elkarnarean antolatzen den jaialdiko ekitaldi nagusia larunbaterako antolatu den kontzertua izango da. Bertan, Euskal Herrian nahiz nazioartean musika esperimentaldean ari diren sortzaileak bilduko dira, besteak beste, Argentina, Ameriketako Estatu Batuak, Islandia, Alemania eta Suitzatik etorritakoak. Hona bi hitzetan larunbat honetan, irailak 16, ariko diren artisten aurkezpen laburra:
PHILL NIBLOCK konposatzaile minimalista, multimedia musikaria eta New Yorkeko Experimental Intermedia fundazioaren zuzendaria.
THOMAS ANKERSMIT Berlin eta Amsterdam artean bizi den saxofoilari inprobisatzaile eta musikari elektronikoa:
NORBERT M