Emon taldearen lehen diskoaren azala.
Bergara aldeko Emon taldeak lehen diskoa argitaratu du: Piztu Herria (Babelmusik). Doinu jamaikarren inguruan eraikitako 10 abestiko diskoa.
Bergara aldetik datorren talde gazte honek estreinako diskoa argitaratu du:
Piztu Herria. Eibarren Ander Barriuso teknikariarekin grabatua izan da eta Angel Katarainek nahastua Katarain estudioan.
Hamar abesti biltzen ditu guztira, ska eta reggae soinuetan ardaztua. Hala ere, ska banda batean topatuko ditugun ohiko instrumentuei trikitixa gehitu diote Emonekoek, bere soinuari, nolabait esateko, halako kutsu