Asteburuan bi kontzertu eskaini dituzte Italian, eta azkena Durangon izango da urriaren 14an
Pasa den asteburua
berezia izan zen Emon taldekoentzat. Piztu
herria diskoaren aurkezpen biraren baitan Italiara joateko aukera izan dute
bi zuzeneko eskaintzera. Taldean Erromako ACE euskal etxearen gonbita jaso zuen
eta horrela Erromako C.S.O.E. Striken zein Frascati hiriko Farenighten
kontzertu bana eskaini zuten.
Diskoaren aurkezpen tourra amaitzear dute, laster taldearen bigarren diskoa izango
denarekin sartuko dira eta buru-belarri. Aurrez, azken jai bat egingo dute Durangoko
Landakon urriaren 14an.
Bergarako taldeak
2010eko udaberrian kaleratu zuen taldearen lehengo diskoa: Piztu Herria (Babel
Musik). Orduz geroztik, trikitia zein jamaikar jatorriko ska eta reggae
doinuekin lagunduta Euskal Herriko zenbait herri dantzan jarri dituzte. Baita Erroma
aldean ere.