entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Artikuluak

Erreportajeak
Quilapay

Quilapay

2003-09-01

TXILEKO ESTATU KOLPEAREN 30. URTEURRENA amesgaizto baten kronika musikala

Txileko demokrazia, bizitza soziala eta artistikoa errotik moztu zituen militarren estatu kolpeak. Musikak eta musikariek gogotik pairatu zuten konspiratzaileen errepresioa eta zentsura. 30 urte igaro dira Pinochetek boterea hartu eta Txile irauli zuenetik. Erreportaje honek Txileko musikaren bilakaera aztertzea du helburu: diktadura aurretik, bitartean eta diktadura bukatu ondotik.

2003-06-07

SE

Dischord-eko buruak egun.

Dischord-eko buruak egun.

2003-06-01

DISCHORD bai independentziari

Dudarik gabe, Dischord diskoetxea da, Alternative Tentacles-ekin batera, punk eta hardcore munduko zigilurik esanguratsuena. Askorentzat, Dischord etikaren sinonimoa da: bere independentzia gogor zaindu du multinazionalen marrazoen aurrean, eta tinko eutsi die bere buruari ezarritako printzipioei: diskoak ahalik eta merkeen argitaratzea, MTVri eta bestelako komunikabide handiei muzin egitea, kalitatea beste ezeren gainetik jartzea, kontraturik ez izenpetzea... Egia esateko, asko dira horrelako jokabidea duten diskoetxeak, baina inork ez du Dischord-ek adina arrakasta lortu. Eta, gainera, bere katalogoa disko bikainez eta argitarapen historikoez beterik dago. Bide horretan hogei urtez iraun dutela ospatzeko, disko hirukoitza argitaratu dute oraindik orain.
2003-04-09

IKUS eta entzun