Azaroaren 9an, Elkar-ekinek antolatu duen 'Azpeitian bizi eta lan, duintasuna herritarrontzat' ekimenaren harira, Sanagustin kulturgunean Zestoako bi talde izango ditugu: Lin Ton Taun eta Malder.
Malder taldea 2012ko otsailean sortu zen. Pop-Rock-a lantzen dute eta bost lagunek osatzen dute taldea, Luken, Marcos, Gaskon, Julia eta Manuk. Beren ibilbide motzean Gaztea Maketa Lehiaketako bost talde finalistetako bat izan ziren, 2012ko edizioan, eta urte berean Banden Lehian ere finalerako sailkatzea lortu zuten.
Lin Ton Taun-ez zer esan! Hamahiru urte geldirik egon ostean berriz ere taula gainera igo dira bere diskografiari errepasoa emanez. Eman dituen kontzertuetan erakutsi du, talde honek bazuela eta baduela lekua euskal antzokian. Indarra soberan duen talde honen zuzeneko ikusgarriaz gozatzeko aukera izango dugu.
Post-hardcore eremuetan gurean ditugun bi talde bitxi bezain interesgarri O
SUSTRAIEZ BLAI JAIALDIA 2013
2000. urtetik, urtez urte egin duen bezalaxe, bere jaialdiaren edizio berri bat antolatuko du Sustraiez Blai Kultur Elkarteak. Munduko musiken gaineko jaialdiaren hamabigarren edizio hau datorren azaroaren 9an ospatuko da Ordizian. Oraingoan, musika-emanaldiak bi leku ezberdinetan izango dira: alde batetik, merkatuko plaza estalian eta bestetik, Sugaar tabernan.
Musika-festa arratsaldeko 19:00etan hasiko da, La Jodedera taldearen eskutik kalejira egingo baita herriko kasko zaharrean zehar.
2009. urtean sortuta, Kubako musikariek eta euskaldunek osatzen dute La Jodedera taldea: Jon Txorromorro, gitarra jotzailea eta kantaria, Jomes Bap, baxu jotzailea, Mandi Cienfuegos, perkusionista eta kantaria eta Oscar La Habana, tres kubatarraz arduratzen dena dira partaideak. Guztiak musikaren munduan aritutakoak badira ere, azken proiektu honekin eremu berri batera bidaiatzen dute. Alderdi erreibindikatiboa baztertu gabe, musika sortzeko eta jendeak ondo pasatzeko eta dantza egiteko helburuarekin sortu zuten taldea.
Disko bakarra dute, momentuz, kalean: Karibe Kantauri Kantari (2013, Gaztelupeko Hotsak)
https://myspace.com/la_jodedera
Gauean, berriz, ekitaldi nagusia izango da, 21:00etatik aurrera, merkatuko plaza nagusian, artista handi hauen eskutik: