BOK BOK (Night Slugs)
Londres, 2009. Azken urteetan undergroundaren jaun eta jabe izan ondoren, Dubstepa mutatzen ari da. Erritmo ilun eta espaziotsuek kolore bizei eman diete bidea, erritmoak bizkortu egin dira eta hedonismoak aurrea hartu dio hainbeste meditazio eta sakontasuni. Testuinguru hontan jaio zen Night Slugs, Bok Bok eta L-vis 1990-en zigilua, azken 3 urte hauetan Girl Unit, Mosca eta Jam City bezalakoen material ikaragarria bildu duen etxea hain zuzen ere. Night Slugs zigilu bat baino gehiago da orain; soinu bat da, patroi londinense bat, non Grime-aren keinuak dantzalekuak errebentatzeko armak bihurtzen diren, non ghettoko musikak interneteko paradisu artifizialekin topo egiten duten, non dantzarako estilo guztiak abesti berdinean kolisionatzen duten, inoiz entzun ez duzun zerbait proposatuz.
Bok Bokek bere diskoak eta esperientzia ekarriko ditu Bilbora, estiloen arteko bidegurutzeak esploratzeko asmoz; Ghetto Housea eta Hip Hopa, R&Ba eta Technoa, Elektroa eta Dubstepa, iragana eta etorkizuna.
KIGO (Desparrame)
Kigo Donostiarra, Desparrame kolektiboko kide da Deloreaneko partaideekin batera, C.A.L.O.R Bartzelonako klub gauaren erantzule zuzenak hain zuzen ere. Baina Kigoren izena betirako egongo da
DISKA BERRIAren AURKEZPENA!
http://enekora.comSTONER????
http://beruna.bandcamp.com/
https://myspace.com/luppulo
http://www.youtube.com/watch?v=fosAQK-9gck
Ostiralean Txapa irratiko programazio berria aurkeztuko dugu, aurten 23 irratsaio propio ekoiztuko ditugu (Saio berri pilarekin!)
Gure irratsaioak gertutasunez aurkeztuko ditugu, horretarako hitzordua jarrita dago, azaroak 8, ostirala, arratsaldeko 19:30ean, Bergarako gaztetxean.
Jarraian Garate musikariak kontzertua eskainiko du.
Zuzenian FM ko 97.20 an eta internetez Txapairratia.org helbidean.