entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Agenda / 2008 01 17
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Agenda

bidali zure berria Bidali zure kontzertua
Aste osoa ikusi
  • Aritz Sound System 23:00 Leoka taberna Hernani

    23:00-03:00
    Musika beltza saioa (reggae, rap, funk, soul, afro-brasildar doinuak, etab.)

    AURRETIK: 19:00-21:00
    Break dantzarien erakustaldia + musika aukeraketa: Aritz Sound System Urnietako Sarobe aretoan. Ondoren rap kontzertuak.

  • BERTAN BEHERA!!! LANTZ FOLK 22:00 Plateruena Durango

    BERTAN BEHERA BERTAN BEHERA BERTAN BEHERA
    Datorren osteguneko emanaldia bertan behar geratu da taldekide baten osasun arazoengatik.

  • TXUMA MURUGARREN + PETTI 22:00 Kafe Antzokia Bilbo

    PETTI
    Nafar musikaria Folk-rock izenda genezakeen estiloaren aitzindari dugu. Hamasei urtekin murgildu zen musika munduan eta hainbat rock taldeetan aritu ondoren bere bakarkako ibilbideari ekin zion kantari berezia eta gitarrajotzaile fina zela erakutsiz. ON izenpean kaleratzen du 2007ko udazkenean bere laugarren diskoa. Bertan, musikariaren alderdi anitzak uztartzen dira: akustikoa, elektrikoa, bluesman disdiratsua eta rockero grinatsua. Dena bere kantaera eta ahots bereziarekin inguratuz eta testuetan bizitzeko esperientziaren interpretazio poetiko bezain basatia emanez. Beti mugan ibili diren musikarien erritmoetan lerrotuz. Zuzenean, diskoa grabatzeko bere ondoan izan dituen musikariek laguntzen dute.

    TXUMA MURUGARREN
    Sasoi Ilunak taldeko abeslari, gitarrista eta kantuen hitzen egilea izan zen 90eko hamarkadan. Hiru disko grabatu zituen taldeak eta 2000.urtean bere bakarkako ibilbideari ekin zion. Ordutik bost lan luze kaleratu ditu eta azkenekoa, Marjinalia orain arteko bilakaeraren sintesi gisa uler daiteke, bertan batzen baitira giro dekadenteen zalea den Murugarren, kabareteko eta Europako ekialdeko ijitoen musikak liluraturikoa, pop kantu egile petoa, gitarra eta ahots soilarekin hunkitzea lortzen duen kantaria... inoiz baino lirikoago eta indartsua agertuz. MARJINALIA disko berria aurkezten diskoa grabatu berri duen musikari taldearekin batera.

  • NEGRO + ibon/maite 19:30 L'mono Bilbo

    Fernando Junquera (Balano, Salchicha eta Estrategia lo Capto taldeetako kide ohia) valentziarraren bakarkako proiektua da Negro. Biniloan plazaratu berri du LP hau, kanta akustikoak zein soinu-terrorismoko paisaiak tartekatuz, baita gitarra elektriko minimalistak eta armoniko-euriteren bat ere. Alberto Montero (Shake) eta Marcos Junquera (Ciudadano taldeko kidea eta Estrategia Lo Capto taldeko kide ohia) lagun dituela, belarri moldagaitzentzako diskoa burutu du, baina inolako helburu teorikorik gabe.

  • DJ P3Z zehaztu gabe Bukowski Donostia-Egia

    www.30k.info

Bidali zure kontzertua
Nork bidaltzen du
Kontzertua



edo
Bidali kaptxa

bai, ezagutzen dut datu erabilpen politika eta onartu.