entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Agenda / 2008 01 16
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Agenda

bidali zure berria Bidali zure kontzertua
Aste osoa ikusi
  • Alan Tyler & The Lost Sons Of Littlefield 21:00 Kafe Antzokia Bilbo

    A: 12,00 euro (Kafe Antzokia, Power Records, bilbaorockcity.com). T: 14,00 euro.

    Britainia Handian 90ko urteen hasieran alt-country soinuaren aitzindari izandako Rockingbirds ospetsuen buruzagi Alan Tyler datorkigu bere Lost Sons of Littlefield bandarekin, folk-rock britainiarraren eszenan erreferentzia nagusietakoa. Rockingbirds talde mitikoaren buru izandako Alan Tyler berriz da bueltan gurean. 90. hamarkadan zehar Ingalaterran alt-country doinuak zabaltzen ibilitako gizona dugu. Oraingoan bere lan berria aurkeztera hurbilduko zaigu, “So Far” (Hanky Panky, 2007) bere taldearekin, zeinetan Ingalaterrako kantariak modu akustikoan azaltzen dituen The Rockingbirds taldeko abestiak eta baita gerora bakarka egindako ibilbidean jorratutako kantuak. Honekin batera diskoan bertsio ugari azaltzen dira, kasuan kasu, Townes Van Zandt, Hank Williams, John Hartdford edota Waylon Jennings moduko artisten abestiak.

    The Rockinbirds taldeak 2 disko plazaratu zituen kritikaren aldetik oso goraipatuak izan zirenak. "The Rockingbirds" (1992) eta "Whatever Happened to The Rockingbirds" ( 1994) lanak, Heavenly diskoetxeak argitaratu zituenak. Lehenengo lanak Jonathan Richman-en omenez eginiko “Jonathan, Jonathan” abestia zekarren, hau NME aldizkariak urteko diskorik hoberenen zerredan 13. tokian jarri zuelarik. Honi esker bira luze batean murgildu zen, Glastonbury, Reading, Phoenix, Cambridge eta Finsbury Parkeko jaialdi haundietan aritu zelarik.

  • Elliott Murphy & Olivier Durand 12:00 Unibertsitatea, areto nagusia Leioa (Bizkaia)

  • GRIS PERLA zehaztu gabe Gaztetxea Zorroza (Bizkaia)

    "Made in Bilbo" aurkezpen kontzertua

Bidali zure kontzertua
Nork bidaltzen du
Kontzertua



edo
Bidali kaptxa

bai, ezagutzen dut datu erabilpen politika eta onartu.