entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Antton Iturbe 2012/3/16

Victoria Eugenia (Donostia) Damien Jurado

Kontzertuaren afixa. Kontzertuaren afixa.
Martxoaren 16an Damien zuzenean ikusi ahal izan nuen Donostian eta Maraquopa eder horretan erakutsitako guztia baieztatzeko gai izan nintzen. Horixe izan baitzen Donostiako kontzertua: Damien eta bere bandak beren diskoetako musika maisutasun osoz menperatzeaz gain, eszenatokiaren gainean dotoretsu interpretatzeko gai direnaren erakustaldi itzela


Lehen zatia, banda osoaren laguntzaz, batik bat Maraquopako abestietan oinarritu zen, eta Victoria Eugeniako akustikaz lagunduta soinu berotsu, goxo eta erabat borobila eska

aini ziguten, ikuslego guztiaren gozamenerako.

Ondoren bandarik gabe eta gitarra soilaz baliaturik, bizpahiru abesti zahar jo zituen Damienek. Aurkezterakoan zera onartu zuen Damienek: azken bi diskoetan aurrera mugitu nahi izan duela eta benetan berak entzun nahi zuen musika egin nahi izan duela. Lehen disketan egiten zuen folk akustikoagoko doinu goibelez pixka bat aspertuta zegoela eta nahiz eta askok berarengandik hori entzun nahi izan, ezin zuela etengabe bide horretatik jarraitu. Diskoen kalitateta ikusirik ez naiz ni bere kontra jarriko, aurrera begiratze eta mugitze hori oso ondo iruditzen baitzait gainera. Hala eta guztiz ere, set akustiko txiki hura aparta iruditu zitzaidala onartu behar dut eta aintzinako Damien hori erabat desagertzea ere pena handia litzatekeela.


Era batera edo bestera, kontzertuaren une askotan zera pentsatu nuen: Damienen musika ez duela ez atzera edo ez aurrera begiratzen ez dela

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.