entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Fanxineak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Fanxineak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
2006-10-05

Izu Giroa Punk eta hardcore euskarazko fanxinea

Askotan mintzatu gara hemen Izu Giroa fanxineari buruz, eta tradizioari fidel, berriz eginen dugu. Oraingo honetan, aitzakia punk eta hardcore estiloak ardatz dituen fanxine bizkaitarraren 10. zenbakia da, udako sasoiari dagokiona hain zuzen ere. Barruan, ohiko ataletaz gain, The Nerds, MG15, Shattered Realm, Cinder, Suspenders edota Crashed Out taldeei egindako elkarrizketak topatuko ditugu eta Finaldia Hardcore (81-85) izenburuko erreportaje zabala. Gainera, tarte hau aprobetxatuko dugu aditzera emateko Izu Girokoek fotoblog bat zabaldu berri dutela, non fanxine guztietako azalak eta zenbaki zaharretan agertutako zenbait elkarrizketa eskegiko dituzten. Helbidea hauxe: www.flickr.com/photos/izugiroa
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.