entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Antton Iturbe 2012/5/13

Una ara Remate

Pop CD/BINILOA
Remateren diskoaren azala. Remateren diskoaren azala.
Remate
Azkenaldi honetan izan dudan sorpresa atseginetakoa izan da disko hau. Egia esan, eskaintzen duen maila altua ez nuen espero. Alde batetik, Remate talentuko musikaria dela onartu arre, batzuetan bere gaitasuna eta irudimena gehiegi erakutsi nahi izan duela iruditu zait, ikasgelako azkarrena dela etengabe gogorararazi nahi baligu bezala. Eta horren ondorioz bere abestiak arimarik gabeko dekoraziozko objektu hutsen moduan ikusi ditut sarritan. Beste alde batetik, diskoa oparitu izanak eta 7 abesti besterik ez edukitzeak denborapasa arin eta erraz ahazteko modukoa izango zela sinistarazi ninduten.
Baina ez, ezta gutxiago ere. Disko aparta da hau. Benetan atsegina, inspiratua, irudimentsua, atxekigarria eta aspertzen ez duena. Pop musika onari eskatzen zaizkion dohain guztiak dauzka azken batean. Magnetic Fields-ekin elkarlan egin izateak hainbat gauza erakutsi dizkio doinuak dotoreziaz janzteko garaian. Hitzen ikutu surrealista eta une askotako kutsu psikodelikoak, Flaming Lips-en musika dakarkit burura.

Pop argitalpenen artean merezimendu osoz nabarmentzeko arrazoiak eman dizkit disko honek
Baina horren gainean eta noizean behin, bere bizar luzea eta guzti, moondog-en oinordeko balitz bezela zarata pittin bateko lainoen artean orkestazio leun eder batzuk sartzen ditu. Eta orduan erabat menperatzen nau eta pop argitalpenen artean merezimendu osoz nabarmentzeko arrazoiak ematen dizkit. Hau bai dela oparia eta ez gehienetan aldizkariek oparitzen dituzten merkealdiko bildumak (ze zentzu dauka gaur egun beti zakarrontzian bukatzen duten horrelako cd-ak oparitzea? Beno, beste baterako utziko degu eztabaida hori...)
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.