Hiperaktibitatearen sindromeak pandemia bihurtu dela dirudi. Zentzumenen etengabeko kitzikatzeak (gure baimenik gabe gainera) zoratuta gauzka, nora begira edo zer entzun ezin erabakirik eta jasotako informazioa ezin hausnarturik. Internet-eko player guztiek (youtube, soundcloud..) abesti edo bideoaren iraupena eta amaitzeko geratzen den denbora erakustean gure baitan sorrarazten den antsietateak gozamenerako gaitasuna deuseszten digu.