UEK rock eztanda
Barru-barruraino sentitzen du egiten duena. Hori dela-eta, gustura hitz egin daiteke Jesus Mari Agirretxea Keu (Ondarroa, 1973) musikari ipurterrearekin. Musika du bihotzean, musika du buruan. Horregatik egiten ditu disko bikainak. Originalak, ausartak, aurreiritzirik gabekoak. Fignuh Hystreld (nekez egingo da horrelakorik Euskal Herrian) zoragarriaren ondoren, Heltzear diren egunak kaleratu du orain gutxi. Arakatzailea, ipurterrea denez, hard-rockaren, melodiaren eta indarraren aldeko apustua egin du honetan. Keu ahotsean (estreinakoz) eta gitarran. Ondoan, Mikel Arakistain (baxua) eta Jon Gurrutxaga (bateria) lagun eta musikari trebatuak. Hirukote pertsonala da, serioa, benetakoa. Emango dituzten zuzenekoetan ederki asko baieztatu dezakezue hori.
Bost urte pasatxoren buruan, bakarkako lau disko kaleratu dituzu. Sortzailea zara gero!
Bai