entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

Elkarrizketak
Ira et Decessus

Ira et Decessus

2004-12-03

IRA ET DECESSUS 15 urte zakar

Hasieratik, 1989. urtetik, Ira Et Decessus talde mitikoa izan da eta da hardcore eta punk munduan. Eta ez bakarrik Euskal Herrian, baita Espainian eta Europako beste hainbat tokitan ere. Hori baieztatzen dute eskaini dituzten kontzertu kontaezinek, kontinente zaharrean eginiko itzuliek, euren musika indartsuak, grabaketek eta disko-bildumetarako eginiko hamaika ekarpenek. Hamabosgarren urteurrena ospatzeko hainbat grabazio kaleratu dituzte, formatu ezberdinetan. Egungo hardcoreari buruz ere aritu gara beraiekin.
Zabor punk-a

Zabor punk-a

2004-12-02

AFONIA eztarri erreak

Afonia 2002 urtean sortu zen. Egun Bolbok (bateria), Aratzek (baxua), Pepinok (gitarra) eta Ijurkok (ahotsa) osatzen dute taldea. Punk azkarra egiten dute eta bataz beste 24 urte dituzte. Hernaniarrak dira guztiak Bolbo antiguotarra izan ezik. Azken hau Kalekumeak taldean aritzen da baita ere.
Jokoak aurrera darrai

Jokoak aurrera darrai

2004-12-01

TT. L.T. insert Coin?

Martxan hasten den talde orok badaki, lehenago edo beranduago, eten hitzarekin egingo duela topo. Bideojokoekin ere antzera gertatzen da, amaieran beti irakurri ahal izango dugu Game Over. Baita Tetris joko ezagunean ere. Baita Pi L.T.-ren azken lanaren azalean ere. Izenburu labainkor hau dela eta, zurrumurru ugari sortu dira mungiarren inguruan. Taldearen amaiera iritsi dela diote gehienek, gutxik pentsatu dute ordea aro baten amaiera izan daitekeenik, edo agian ez. Zalantza guzti hauei erantzun sinesgarri bat emateko, 3,14 Lapsus Tenporaleko Rafa Rueda bozeramailearekin egon ginen.
Kirola ulertzeko beste modu bat

Kirola ulertzeko beste modu bat

2004-10-07

JAVI P3Z oreka bilatu dut makinen eta musikarien artean

Urte Olinpikoarekin batera heldu zaigu Sports, Javi P3z eta bere orkestra jendetsuak (hamaika musikari) erditutako diskoa. Askotariko diziplina olinpikoen soinu banda da, tartean herri eta auzoetako barrunbeetan jolasten den horrena: Pin-ball-a.