entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Omero 2004-10-12

SKUNK ateak zabalik

Skunk Skunk
Disko berria kaleratzeko diskoetxe berria estreinatu dute Skunk hendaiarrek. Giltzak Gor diskoetxe nafarraren eskutik jaso dugu, taldearen ohiko festa doinuekin beteta. Skunken bereizgarri nagusia taldeak eskaintzen dituen kontzertu ugariak eta egiten dituen bira handiak izanda, oraingoan ere horri helduko diote, giltza berriekin ateak ireki eta mundura zabalduaz.
Disko berria diskoetxe berriarekin kaleratu duzue, zein izan da aldaketa egiteko arrazoia?

Kinki azken diskoarekin bezala egin nahi genuen, hau da, gure zigiluarekin (Skunk Diskak) ekoiztu eta lizentzia batekin atera Frantzian eta beste batekin Euskal Herrian eta Estatuan. Metakekoek Frantzian ere atera nahi zuten baina hor zigilua genuen jada, Crash Disques. Gor-ekin hitz egin genuen eta haiekin aterako dugu hemen.

1992an ekin zenioten lehen maketak kaleratzeari. Aldaketa ugari izan dituzue taldean ordutik. Zein izan da denbora guzti honetan izan duzuen bilakaera?

Skunk kolektibo antzeko zerbait da, ez gara talde bat bakarrik: gure zigilua sortu genuen, Skunk Diskak, postaz salmentak egiteko katalogoak ateratzen ditugu, taldearen gai guztietaz arduratzen gara eta gure bizimodua bihurtu da. Batzutan nekagarria da eta beste proiekturen bat baldin baduzu ez da oso bateragarria; horregatik, hainbeste urte eta gero aldaketak egon dira. Gaur egun zenbait buru-belarri sartuta gaude, eta beste batzuk ez hainbeste (teklatuak ez daude abesti guztietan ezta kontzertu guztietan ere, haizeak hiru dira oro har, baina batzutan bi dira...). Orokorrean, gure soinua gogortu egin dela esan daiteke, baina beti bezala doinu eta erritmo oso desberdinak erabiltzen ditugu, denborarekin joera gehiago ditugu, baina musika lasaia ere sortzen dugu oraindik.

Gaur egun musika kontuak dauden moduan egonda zaila da musikatik bizitzea. Hala ere, zuek lortu duzue. Zeintzuk dira Frantziako estatuak jartzen dizkizuen baldintzak eta aldi berean abantailak? Euskal Herrian horrelako formula baten beharra ikusten duzue?

Frantzian dagoen sistema arriskuan dago, geroz eta zailagoa jartzen ari da lege berri batzuen ondorioz. Denbora gutxiagoan kontzertu gehiago eskaini behar dira. Sistema hori ezer baino hobeto dago, baina ez pentsa erraza denik, asko jo behar da eta deklarazioak egiteko
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.