Gari
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Jupiter planetatik infernuko beheko solairura igaro ondoren, Gari hankak lurrean dituela itzuli da. Zentratuta eta musikarekin gozatzeko gogoz, kantariak eremu pertsonalean bizi duen une zoriontsua eraman nahi izan du 0-tik bere azken diskora. Iraganera begiratzeko inolako beldurrik gabe baina begiak etorkizunean dituela, Garik une honetan egin zezakeen lanik autobiografikoena osatu du, ausarta une askotan eta pertsonala beti. Eta duela bi hamarkada luze Hertzainak taldearekin hasi zenetik lehenengo aldiz, kantuak egin eta abestera mugatu da, inguruan dituen musikariengan duen konfiantza osoa agerian utziz.
Duela ia hiru urte Peruko Amazoniara alde egin zuen barruan gordetzen zituen deabruetaz libratzeko asmoarekin, baina han