Aurtengo afixa.
Txus Blues & Jose Bluefinger, Julian Maeso Blues Trio eta Dixie Town arituko dira hainbat tabernatan
Xumea bada ere, tradizio handiko hitzordua da Zizurkil herriko blues
gaua. Aurten
XIV. edizioa egingo da, hortaz egin kontu. Aurreko
edizioetan bezala, herriko hainbat tabernetan egingo dira kontzertuak eta azken
kontzertuaren ondoren eta gorputzak iraun arte blues, soul eta
rockanroll musika jarriko duen DJ saioa izango da. Sarrera doan da.
- 22:30 Pasus taberna: Txus blues & Jose Bluesfingers (Bartzelona)(Blues, country, umorea)
Bartzelonako
musikariek, hainbat taldetan urte batzuk eman ostean bikotea osatzeko
erabakia hartu zuten bluesa ikus-entzule orori hurbiltzeko xedearekin.
Horrela, beste hizkuntzen artean gazteleraz abesten dute, instrumentazio
xumearekin eta letra arinekin, Bluesa ez baita soilik negarra.
Eurek
sortutako kantuek, Bluesaren gai klasikoen egokitzapenek eta, klasikoak
ez izan arren, bluesaren moldera betiere umore onez interpretatutako
beste batzuek, osatzen dute bikotearen errepertorioa.
Oinarrizko
azpiegiturarekin (gitarra, aho-soinua eta ahotsa), bluesetik abiatuta
era guztietako eraginek blaitutako errepertorioa erakusten digute.
- 11:45 Atxulondo taberna : JULIAN MAESO BLUES TRIO (Toledo/ Madril)
(Blues, soul)
Hammond
organoaren maisua da Julian Maeso.
One Way Ticket To Saturn deitzen
da bere azken lana. Ibilbide luzeko musikaria da Maeso. Musika beltza
barneratuta izanik, handik abiatuta 70eko hamarkadako blues musikara
hurbiltzen da. Kantu berrietan blues-rock, country, funk eta jazz
doinuak entzun ditzakegu. Traffic, Leon Rusell, The Faces, Derek &
the Dominoes eta Delaney & Bonnie, Humble Pie, Black Crowes edota
Tedeschi & Trucks moduko taldeen musika maite duenak ikusi beharreko
kontzertua.
- 01:00 Egarri taberna: DIXIE TOWN (Galizia)
(Blues & Rock)
70. hamarkadako soinua ateratzen duen taldea da Dixie Town, hard
blues eta musika psikodelikoa egiten du. Vigon (Galizia) sortu zen
2007an, eta zuzeneko gordina egiten dute, handia; edo